MEMORIA HISTORIKOA MATERIAL PEDAGOKIGO GISA
Material hori sortzera eraman gaituzten arrazoien artean, nabarmentzekoa da gazteek historia genero-ikuspegiarekin ezagutzearen garrantzia, botere-dinamikek, arau sozialek eta genero-rolek gizarteak denboran zehar nola moldatu dituzten ulertzea ahalbidetzen baitu. Alde horretatik, interesgarria iruditu zaigu material didaktikoa lantzea Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleei begira.
Material horri esker, historiari buruzko gogoeta egin daiteke, eta generoan oinarritutako gizarte-desberdintasunei buruzko kontzientzia har daiteke, ikasleei egoera desberdinak jarriz hausnarketa-ariketen bidez.
METODOLOGIA
Jarduerek ikaskuntza-prozesua esanguratsua izatea bermatu behar dute, bai logikoki, bai psikologikoki. Hau da, alde batetik, lantzen diren edukiek erlazio logikoak izan behar dituzte, eta, bestetik, ikasleen beharretara eta ezagutzetara egokitu behar dira.
Berdinen arteko interakzioa garrantzitsua da ideia errealen trukea eta eztabaida sustatzeko; hau da, adimen kritikoa, objektibotasuna eta hausnarketa diskurtsiboa garatzeko. Horrela, gogoetarako metodologia erabiliko dugu lehen aipatutako guztia lantzeko. Beraz, banakako lana eta ahalegina ez ezik, talde-lana ere funtsezkoa izango da, norbanakoak besteekin elkarreragiten ikasiko baitu.
HELBURUAK
HELBURU OROKORRA
Frankismoan gertatuko genero desberdintasunei eta emakumeen egoerari buruzko sentsibilizazioa bultzatzea, genero-ikuspegiarekin, belaunaldi berrien oraintsuko historiari buruzko gogoeta eta pentsamendu kritikoa sustatzeko.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
1. Garai horietan emakumeak jasandako egoeren berri ematea ikasleei.
2. Memoria Historikoa berreskuratzea, ikuspegi historikoan eta egia jakiteko eskubidean oinarritutako hausnarketa kolektiboa bultzatuz hezkuntzaren esparruan.
3. Memoria Historikoari dagokionez, denon artean genero-berdintasuna bultzatzeko bideak irekitzea
GARATU BEHARREKO ZEHARKAKO OINARRIZKO GAITASUNAK
Oinarrizko gaitasunak dokumentu honetatik atera dira: «Heziberri 2020: hezkuntza-eredu pedagogikoaren esparrua».
A) HITZEZKO KOMUNIKAZIORAKO, HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO GAITASUNA.
- Ahoz eta idatziz arintasunez, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez komunikatzea.
- Gorputz-hizkuntzaren, hizkuntza artistikoaren eta matematikoaren oinarrizko kodeak modu integratu eta harmonikoan erabiltzea.
- Gizarte-komunikabideen mezuak kritikoki interpretatzea eta ebaluatzea.
- IKT baliabideak modu egoki, eraginkor eta arduratsuan erabiltzea, zeregin bat diseinatzean eta planifikatzean, informazioa kudeatzean, ekoizpen digitalak sortzean, lankidetzan aritzean eta emaitzak jakinaraztean.
- Errealitate soziokomunikatiboa modu kritikoan interpretatzea eta bere testuinguruko komunikazio-prozesuetan modu arduratsuan eta zentzu etikoarekin parte hartzea.
B) ELKARREKIN BIZITZEKO GAITASUNA.
- Norberaren eta besteen desioen gogobetetzea uztartzea, norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta desioak modu asertiboan adieraziz, eta, aldi berean, modu aktiboan entzunez eta besteen sentimenduak, pentsamenduak eta desioak kontuan hartuz.
- Taldean ikastea eta lan egitea, erantzukizunak bere gain hartuz eta helburu komuneko zereginetan lankidetzan jardunez, pertsonen eta iritzien aniztasunak ematen duen aberastasuna aitortuz.
- Eskolako eta eskolaz kanpoko ekimenetan aktiboki parte hartzea eta lidergoa hartzea.
- Giza eskubideetatik eratorritako printzipio etikoen arabera eta bizikidetzarako oinarrizko konbentzio sozialetatik eratorritako arau sozialen arabera jokatzea.
- Gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzea.
C) IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASTEKO GAITASUNA.
- Hainbat iturritako informazioa bilatzea, hautatzea eta erregistratzea (inprimatuak, ahozkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak…).
- Informazioa ulertzea eta buruz ikastea (pentsamendu ulerkorra).
Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa). - Ideiak sortzea eta hautatzea (pentsamendu sortzailea).
- Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiltzea, ikasitakoa beste egoera batzuetara mugiaraziz eta transferituz.
D) IZATEN IKASTEKO GAITASUNA.
- Bere pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboa autorregulatzea.
- Gorputz-funtzioak eta gorputz-irudia autoerregulatzea.
- Emozioak autorregulatzea.
- Bere jokabide morala autorregulatzea.
- Erabakiak eta betebeharrak gauzatzeko motibazioa eta borondate-indarra autorregulatzea.
- Autoestimu positiboa eta errealista izatea.
- Erabaki pertsonalak hartzea eta bere erabakien eta betebeharren erantzukizuna bere gain hartzea.
E) EKIMENERAKO ETA ESPIRITU EKINTZAILERAKO GAITASUNA.
- Ideia eta irtenbide berriak sortzea, eta errealitatea hobetzeko alternatibak proposatzea, espiritu kritiko, solidario eta erantzukizun sozialetik abiatuta.
- Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta doikuntzak egitea, beharrezkoak direnean.
- Egindako ekintzak ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
GAITASUN DIGITALAK:
Informazioa:
· Informazioa nabigatzea, bilatzea eta iragaztea.
· Informazioa ebaluatzea.
· Informazioa biltegiratzea eta berreskuratzea.
Komunikazioa:
· Teknologien bidez elkarri eragitea.
· Informazioa eta edukiak partekatzea.
· Kanal digitalen bidezko lankidetza.
Edukia sortzea:
· Edukiak garatzea.
· Egile-eskubideak eta lizentziak
Segurtasuna:
· Gailuak babestea.
· Datu pertsonalen babesa.
Problemak ebaztea:
· Teknologiaren berrikuntza eta erabilera modu sortzailean
EBALUAZIOA
Ebaluazioa modu autonomoan egingo da, test moduko galderen bidez.
Gainera, kualitatiboa ere izan daiteke, kontuan hartu ahal izango baitira ikasleen parte-hartzea, jardueren gauzatzea eta hausnarketarako gaitasuna.
ESPAZIOAK ETA DENBORA ANTOLATZEA
Unitatea ikasgelan bertan landu daiteke, uneko gai-zerrendaren arabera, baita ikasgelatik kanpo ere, ikasleek modu autonomoan.
Jarduera guztiak banaka egin ahal izateko pentsatuta egongo dira. Baina beti da aberasgarriagoa ideiak partekatu eta eztabaidatzen badira. Horregatik, orrialde honetan bertan ideia horiek partekatzeko online topaguneak aurkitu ahal izango dira.
DENBORALIZAZIOA
Unitateak banaka egiteko diseinatuta daude. Hau da, ez da nahitaezkoa sekuentziatuak egitea edo guztiak osatzea. Unitate bakoitza 40-50 minutuan egiteko diseinatuta dago.