FAKTIKOA

BOTERE FAKTIKOA

Unitate honetan parte hartze demokratikoaren eta botere faktikoaren inguruan hausnarketa egingo duzue.

Horretarko, zuen kabuz informazioa eskuratuko duzue (dokumentazio atalean, interneten edo bestelako guneetan).

Hasteko, testigantzak ikusiko dituzue eta ariketak egiteari ekingo diozue.

TESTIGANTZAK

HEZKUNTZA ESKUBIDEA

ELIZA KATOLIKOA

  1. ARIKETA
  • Zer dira botere faktikoak? 
  • Zein zen botere faktikoak ezartzearen helburua? 
  • Nor zen “Sección Fameninaren” buru? 
  • Zer eragin zuen emakume batek ezarritako arauak ez jarraitzea? 
  • Nola egin zioten aurre emakumeek egoera honi? 
  • Zeintzuk ziren Frankismoaren politiken ondorioak? 
  • Nola lotuko zenituzke hurrengo kontzeptuak? 

Emakumeen heziketa, ideologia eta bizimodua erregimenaren balioen arabera moldatzeko sortutako erakundea 

 

a) Eliza katolikoa 

Elizarekin loturiko mugimendua, emakumeen kontrol sozial eta moralerako funtsezkoa izan zena. 

                                                                                                                                                   

b) Sección femenina 

Moralaren eta hezkuntzaren kontrola bereganatu zuen, emakumeen betebeharrak zehaztuz. 

 

c)Acción Católica 

2. ARIKETA

3. ARIKETA

Aurreko ariketetan landutako botere faktikoak gaur egungo egoeran duten lotura edo islapenaren inguruan hausnartzeko, frankismo garaiko emakume bati gutun bat idatziko duzue.

Laguntza gisa hurrengo ideiak kontuan hartu ditzakezue:

  • Frankismoan botere faktikoek (Eliza, Sección Femenina, Acción Católica…) emakumeen bizimodua nola baldintzatzen zuten? Gaur egun, ba al daude antzeko eraginak?  
  • Zer botere faktiko daude gaur egun? Zein erakundek edo taldek dute gizartean eragina (komunikabideak, publizitatea, sare sozialak, korporazio handiak…)?  
  • Zer modutan eragiten dute gaur egungo botere faktikoek emakumeen rolean eta aukeretan? (Adibidez, komunikabideek nolako irudia ematen dute emakumeez?)  
  • Nola eragiten dute gaur egungo botere faktikoek gazteen pentsamoldean eta etorkizuneko aukeretan?  
  • Frankismoan emakumeek obedientzia eta mendekotasuna ikasi behar zuten. Gaur egun ba al daude presio sozialak emakumeentzat? Zein dira?  
  • Gaur egungo publizitateak, sare sozialek eta komunikabideek ba al dute kontrolik gizartearen balioetan eta jendearen portaeran? Nola? 
  • Gaur egungo botere faktikoek ba al dute eraginik gazteen lan-aukeretan edo bizi-ikuspegian? Nola?  
  • Frankismoan emakumeen autonomia mugatzen zen. Gaur egun, zein dira autonomia mugatzen duten mekanismo berriak (kontratu prekarioak, soldata arrakala, edertasun kanonak…)? 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Emakumea eta frankismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.