ERREPRODUKTIBOA

ESKUBIDE ERREPRODUKTIBOAK

Unitate honetan eskubide erreproduktiboei buruzko ezagutza orokorra eskuratuko duzue eta haien inguruan hausnarketa kritikoa egingo duzue.

Horretarko, zuen kabuz informazioa eskuratuko duzue (dokumentazio atalean, interneten edo bestelako guneetan).

Hasteko, testigantzak ikusiko dituzue eta ariketak egiteari ekingo diozue.

TESTIGANTZAK

ESKUBIDE ERREPRODUKTIBOA 

ABORTUA ETA ANTISORGAILUAK

PATRIA POTESTAD

FAMILIA SOROSPENA

LAS 11 DE BASAURI

1. ARIKETA

  • Zein zen emakumeen funtzio nagusia frankismoan? 
  • Zer esan nahi zuen “familia-burua” izateak? Zein eragin zuen emakumeen eskubideetan 
  • Zer zen guraso-ahala eta nork zuen eskubidea haurren gainean erabakitzeko? 
  • Zergatik debekatu ziren antisorgailuak eta abortua frankismo garaian? 
  • Zer ziren infantizidioa eta ohorezko delituak? 
  • Zer helbururekin sortu zen familia-sorospena? Nork jasotzen zuen? 
  • Zein aldaketa gertatu dira abortuaren inguruko legedian 1985etik gaur egunera? 
  • Antisorgailuak gaur egun eskuragarriak dira, baina zein arazo daude oraindik klase sozial ezberdinetako emakumeentzat? 
  • Nola eragiten du egoera ekonomikoak emakume batek ama izateko erabakian? 

2. ARIKETA

3. ARIKETA

Oraingoan hurrengo artikulua irakurriko dituzue:Basauriko 11 emakumeak

Irakurri ondoren hurrengo egoerak imajinatu eta landu behar dituzue:

  • Imagina Basauriko hamaika emakumeetako bat zarela, eta 70eko hamarkadaren amaieran auzipetuta zaude abortatzeagatik. Zer sentimendu izango zenituzke zure bizitzan eta gorputzean eragiten duen erabaki batengatik epaituak izatea?  
  • Imagina zure familia edo lagun hurbil batek Basauriko emakumeen egoera bizi izan zuela. Nola lagunduko zenieke, eta zer hitz edo babesa eskaintzen zenieke egoera horretan? Zer garrantzi du laguntzak eta elkarrekiko ulermenak horrelako egoeretan? 
  • Pentsa emakume bat dela, gaur egun abortatzeko erabakia hartu duena, eta gizartearen eta politikaren testuinguru egungoan dago. Zer motatako laguntza emozionala behar izango du ? 
  • Imagina ez duzula abortua legeztatzea onartzen, baina ikus dezakezu emakumeek bizi duten sufrimenduak eta zalantzak. Nola aldatuko litzateke zure iritzia emakume horien bizipenak eta sentimenduak gehiago ulertzen badituzu? 
  • Basauriko emakumeak auzipetuta egon ziren gizarteak haien erabaki pertsonalak epaitzen zituenean. Zer eragin izango luke zure bizitzan hori gertatzea, eta zer sentituko zenuke gizarteak ez ulertzea eta bakarrik sentitzen zarela? 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Emakumea eta frankismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.