EKONOMIKOA

ESKUBIDE EKONOMIKOAK

Unitate honetan, emakumeek frankismo garaian ekonomikoki sufritzen zuten menpekotasuna ezagutuko duzue.

Horretarko, zuen kabuz informazioa eskuratuko duzue (dokumentazio atalean, interneten edo bestelako guneetan).

Hasteko, testigantzak ikusiko dituzue eta ariketak egiteari ekingo diozue.

TESTIGANTZAK

EZKONTZA LIZENTZIA

LAN ESKUBIDEA

  1. ARIKETA
  • Zergatik esaten da emakumeek menpekotasun ekonomikoa zutela frankismoan?  
  • Zer esan nahi zuen Hezkontza-lizentzia? Zein eragin zuen emakumeen bizitzan?  
  • Zein lan egin zezaketen emakumeek frankismoan? Nolakoa zen haien soldata?  
  • Zergatik ematen zitzaion familia-sorospena gizonari eta ez emakumeari?  
  • Zer esan nahi zuen senarra “familia-burua” izateak? Zein ondorio zituen?  
  • Zein dira gaur egun emakumeek jasaten dituzten diskriminazio ekonomikoaren adibideak? 
  •  Zergatik uste duzu emakumeek oraindik ere “feminizatutako” lanpostuetan lan egiten dutela gehienbat (irakasle, erizain, garbitzaile…)? 
  • Zer esan nahi du lanaldi bikoitzak emakumeak zigortzen zituztela? 

2. ARIKETA

Identifika itzazue frankismoaren eta gaur egungo arteko desberdintasun nagusiak. Adibidez:

FRANKISMO GARAIA 

GAUR EGUN 

  • Emakumeek ezin zuten lan egin senarraren baimenik gabe. 
  • Ezkondutako emakumeak lana galtzen zuten. 
  • Emakumeek ezin zuten ondasunik erosi edo administratu baimenik gabe. 
  • Lan egiteko baimenik ez da behar, baina soldata-arrakala dago. 
  • Emakumeek lan merkatuan parte hartzen dute, baina lanaldi bikoitza dute askotan. 
  • Emakumeek eta gizonek lan egiten dute, baina soldata ez da berdina.  

3. ARIKETA

Oraingoan frankismo garaiko emakume baten eta gaur egungo emakume baten arteko konparaketa egingo duzue.

Horretarako, lehenik, emakume bakoitzaren hurrengo aspektuak definituko dituzue:

  • Izena 
  • Adina 
  • Bizimodua eta testuingurua. 
Ondoren, hurrengo aspektuei buruz hausnartu eta idatziko duzue:
  • Frankismo garaiko emakumearen inguruan:  
    • Goiza nola hasten duen azaldu. 
    • Egin dezakeena eta debekatuta duena azaldu 
    • Lan egiteko edo etxeko arduretan duen papera deskribatu. 
    • Bere eskubideak eta askatasunak mugatzen dituzten faktoreak aipatu.  
  • Gaur egungo emakumea: 
    • Bizimodua deskribatu. 
    • Ikasketak edo lana azaldu.  
    • Bere eguneroko ohiturak deskribatu. 

    • Ardura motak aipatu. 
 
Zeintzuk dira desberdintasun nagusiak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Emakumea eta frankismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.